Martxoak 11: Bobby McFerrin

bobby McferrinBobby McFerrin, a capella interpretea eta orkestra zuzendaria, Manhattanen jaio zan 1950eko martxoaren 11ean.

Jazz eta Reagge generoak lantzen dauz. “Don´t worry, be happy” abestiagaz arrakasta handia lortu eban 1988an.

Jazz munduko hainbat artistekin kolaboratu dau, Chic Corea eta Yo-Yo Ma-gaz, esaterako.

Bere ahots hedadura lau zortzidunekoa da eta oso trebea da ahotsagaz efektu erritmikoak sortzen. Pianoa, baxua eta klarinetea ere jotzen dauz.

Hainbat grammy eskuratu dauz bere ibilbidean zehar.