4. mailako INDIOAK / INDIOS DE 4º


Bada blog honetan aspaldi eginiko "Hani kuni" izenburuko sarrera. Horrekin lotuta dago oraingoa. Baina oraingo honetan, 4. mailako ikasle batzuk agertzen dira  kantuan eta dantzan. Txirula aizkora bihurturik eta kartoizko kaxa su bilakatuz inguruan dantzatzeko, hor dituzue, ikasturte honetako azkeneko eskolan. Ea! A, eta ez pentsa "indioarena egitea" gauza erreza denik! Hor ere, bada lana!

Hace ya tiempo que hice en este blog una entrada con el título de "Hani kuni". Y esta guarda relación con aquella. Pero en esta ocasión aparecen unos alumnos de 4º cantando y bailando. Convertida la txirula en hacha y utilizando una caja de cartón como fuego para bailar a su alrededor, ahí los tenéis, en la última sesión de este año. ¡Ah, y no penséis que es tan fácil "hacer el indio"! ¡Eso también requiere su trabajo!

ORKESTRA MUGITZEN DA / LA ORQUESTA SE MUEVE










Lehengo ostiralean Baluartera joan ginen. Bertan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin aritu ginen dantzan, kantan eta txirula jotzen. Primeran pasatu genuen. Goiko irudietan agertzen diren musikagileen musikarekin gozatzeko aukera paregabea izan genuen. New York-eko Carnegie Hall-etik ekarritako programa zen. Txirulak, txistua, tronpetak, zeharkako flautak eta biolina eraman genituen. Eta batez ere, ongi pasatzeko gogoa. Hemen, kontzertuan ateratako argazki batzuk uzten dizkizuet. Ea noizko hurrengoa!!!




El viernes fuimos al Baluarte. Allí participamos con la Orquesta Sinfónica de Navarra catando, bailando y tocando la txirula. Lo pasamos muy bien. En las imágenes de arriba vemos los autores de las músicas que pudimos disfrutar. Era un programa traído del Carnegie Hall de Nueva York. Llevamos txirulas, txistu, trompetas, flautas traveseras y violín. Y, sobre todo, ganas de pasarlo bien. He aquí unas fotografías tomadas en el concierto. ¡A ver para cuándo el siguiente!!!

DO RE MI FA… BLOG! 2014-05-19 10:32:00


Lehengo egunean bideo hau bidali zidaten . Eta oso bitxia iruditu zitzaidan. Hasieran, (beste garai bateko) jende batzuk ikusten ditugu. Giroak musika emanaldi batera doazela pentsarazten digu. Horrela da, bai. Behin jendea aretoan, eseri egingo da eta bi biolontxelistak jotzen hasiko dira. Musika klasikoa hasiko dira jotzen... eta... bat-batean...

  

El otro día me enviaron este vídeo. Y me resultó curioso. Al principio vemos gente vestida de época. El ambiente nos hace pensar que van a un concierto. Y así es, sí. Una vez dentro de la sala, la gente se sentará y dos violonchelistas comenzarán a tocar... y... de pronto...

Link Up



Maiatzaren 23an Baluartera joango gara. Bertan, Orkestra mugitzen da izeneko kontzertuan hartuko dugu parte. Jatorriz, Link Up izenburuko ekintza da, New York-eko Carnegie Hall-etik ekarrita. Bertan, Baluarten alegia, ikasleek kantatu, dantzatu eta txirula jo egingo dute. Benetako interpreteak izango dira. Eta horretaz aparte, musika pasarte batzuk entzun ere egingo dituzte. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa izanen dugu lagun. Oraingo sarrera honetan, musika pasarte horiek entzuteko aukera izango dugu. Hiru dira: Offenbachen Can-can. Mozarten Figaroren ezteiak operako obertura. Eta Beethovenen 5. sinfoniaren lehenbiziko mugimenduarekin eginiko musikograma.





El 23 de mayo iremos a Baluarte. Allí participaremos en el concierto La Orquesta se mueve. Originariamente se trata de una actividad del Carnegie Hall de Nueva York titulada Link Up. Allí, en Baluarte, los alumnos cantarán, bailarán y tocarán la txirula. Serán los auténticos intérpretes. Además de eso, también escucharán algunos fragmentos de música. Nos acompañará la Orquesta Sinfónica de Navarra. En esta entrada tendremos ocasión de escuchar esos fragmentos. Son tres: el Can-can de Offenbach. La obertura de ópera Las bodas de Fígaro de Mozart.Y un musicograma realizado con el primer movimiento de la 5ª sinfonía de Beethoven.

Lanean berriz / De vuelta al trabajo.

Oporretatik bueltan, lana gustoz hartzeko, umore onez itzuliko gara. Beti bezala, musika bila sarean, hau aurkitu eta pila bat gustatu zitzaidan. Eta oporrak amaiturik igotzea pentsatu nuen. Benetan trebeak lau emakumezko hauek, irribarrea ateraraziko dizuetela espero dut. Bideo arras sinpatikoa. Ea.


De vuelta de vacaciones, para coger con gusto el trabajo, volveremos con buen humor. Como siempre, buscando música en la red, encontré esto, me gustó un montón y pensé subirlo después de vacaciones. Espero que estas cuatro mujeres verdaderamente hábiles con sus instrumentos os arranquen una sonrisa. Un vídeo muy simpático...