DBH 2ko Zuhaitz Magikoa

DBH 2ko artistek, barikuko azken ordu bietan Arteko gaiak daukiezala aprobetxatuz, zuhaitz magiko bat burutu dabe.

Musikan, nigaz, postal interaktiboak prestatu dabez, QR kodigoetan bihurtu dabez eta irudi moduan deskargatu eta inprimatu dabez.

Plastikan, Oihanagaz, postalak aurkezteko zuhaitz bat egin dabe, euren eskuekaz hostoak sortuz eta QR kodigoak bertan itsatsiz.

Ikastolako sarreran jarri dabe zuhaitza, asteleheneko jaialdian, nahi dabenak, euren mezu eta abestiak ikusi ahal izateko (smartphone, tablet,….bidez).

Click to view slideshow.