BatuArte, "Musikatik Arte Hezkuntzara" aurrera doa

Azaroan BatuArte "Musikatik Arte Hezkuntza"ra taldearen sorreraren berri eman nizuen. 
Astiro bada ere, pausutxoak ematen goaz. Ez da bide erraza egin nahi duguna eta!

Oraingoan gure taldearen HELBURUA eta JUSTIFIKAZIOA aurkezten dizuegu.
Honekin batera eta jendearen iritzia jakite aldera, ATXIKIMENDUA eskatzen dugu. Alegia, gure helburuarekin eta aurrera eraman nahi dugun bidearekin bat egiten baduzu, atxikimendua eman!

Gure kulturak eta horren atzean dagoen guztiak, dagokion lekua berreskuratu behar duela uste baduzu...
ZABALDU!!!!



BatuArte jaio da!

"BatuArte, musikatik arte hezkuntzara" jaio da!.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxetan Arte Hezkuntzak orokorrean, eta musika irakasgaiak zehazki, bizi duen egoera gero eta latzagoa dela ikusita, Musika Hezkuntzako irakasle guztiok elkartzeko garaia heldu dela uste dugu. 

Lehenengo pausuak jada emanda daude:
- Hasierako talde eragilea sortuta
- Musikako irakasleen egoera eta kezkak ezagutzeko galdetegia zabaldu genuen, ondorioak eta iritziak argitaratu ditugularik.


Bide eta lan sendoa egin ahal izateko, momentuz, bi baliabide sortu ditugu. Batetik  BATUARTE BERRIAK telegrameko difusio kanala. Honetara harpidetuz gero, taldearen berriak plazaratu bezain laster jasoko dituzu. Animatu!!
Eta besterik BatuArte SITEA, bertan egindako galdetegiaren emaitzak eta ondorioak, nortzuk garen, gurekin harremanetan nola jarri, nola har dezakezuen parte, beste erkidegoko ekimenak,... eta nola ez, ematen joango garen pausuak, hortxe irakurgai eukiko dituzue.


Gure bidea norantza eraman behar dugun ere argi dugu:
"Sare bat sortzea, ekintza bateratuak burutzea, kalitatezko programazioak sortzea, eta Arte Hezkuntza arloa musikako espezialistak bideratzea, curriculumean aipatzen den moduan lau blokeak integratuz: musika, audiobisuala, plastika eta performatiboa"


Bidea luzea bada ere, animo musikako irakasleak!!