Peru eta Otsoa

Aste Santua baino lehen nagusien txanda izan zen, BOS eta ODAIKO perkusio taldea, gaur, aldiz 1. zikloko ikasle eta irakasle, Sarrikoko musika konserbatoriora joan gara, Prokofieven “Peru eta Otsoa” ikustera. Bai, asteartean 6. mailakoak entsegu orokorra ikusteko aukera euki zuten egin zuten bisitan, baina gaurkoan txotxongiloekin ikusi dugu. Primeran egon da, errepikatzeko modukoa, beti bezala.
Ikasturtea amaitu baino lehen azkenengo ekitaldi bat eukiko dugu 2. ziklokoentzat, hauxe dantzaren ingurukoa.
Hona hemen gaurko argazki batzuk eta ikusitakoaren bideo txiki bat.

ARGAZKIAN KLIKATU

BOS-ra bisita

Lehengo urtean berandu ibili nintzen baina aurten lortu dut!. Eskolako 6. mailako ikasle eta irakasle BOSaren egoitza bisitatzera joan gara. 
Niri pertsonalki izugarri gustatzen zaidan bisita da, agertokiaren atzeko partea ezagutzea, kontzertuak nola eta non prestatzen diren, musika tresnak non eta nola gordetzen diren eta abar ikustea interesgarria da oso. Eta bidetik, ostiralean ikusi eta entzungo dugun obraren entsegua topatzen baduzu, Prokofieven “Peru eta Otsoa”, bisita borobila bihurtzen da.
Primeran pasatu dugu, datorren urterako egutegian apuntatuta geldituko da.




“Vaya orquesta” kontzertua

Aurten, andereño Ziortzarekin, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatoriora joan zarete, BOSeko kontzertua ikusi eta entzutera. Asko gustatu zaizuela esan didate, izugarri pozten naiz. 
Hauxe da andereñoak egindako laburpentxoa: 

“Pasadan ostegunean 3., 4. eta 5. mailakoek goiz oso dibertigarria pasatu genuen, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatorioan. Euritan blai metroa hartu eta tipi-tapa ODAIKO perkusio taldeak BOSekin batera prestatu zuten “Vaya orquesta” kontzertua entzutera joan ginen.
BOSeko soinu tresnak eta ODAIKOren perkusio tresnak elkartu eta izaugarri gozatu  genuen musika eta erritmoak dantzatzen.

Gustora bueltatuko ginateke!!”


ARGAZKIAN KLIKATU