Flash musikogramak

Musika egiteko erabiltzen diren “osagaiak” ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak…..Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea.
Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!

http://iratxeallend1.wix.com/musikogramak

Gorputzari erritmoa ateratzen

Dagoeneko konturatuko zineten, musikako zeintzu arlo diren gehien gustatzen zaizkidanak. Ba bai, antzematen denez, horietako bat erritmoa, gorputz-perkusioa, mugimendua lantzea, asko guztatzen zait!!
Beraz, hemen duzue gorputzari etekina ateratzeko ariketak. Batzuk berriak, eta beste batzuk nonoiz edindakoak. Ea zuen gustokoak diren!

http://iratxeallend1.wix.com/gorputzperkusioa