Irailak 26: Olivia Newton-John

Olivia Newton-John, pop abeslaria eta aktorea, Ingalaterran jaio zan 1948ko irailaren 26an.

Bost urtegaz Australiara bizitzera joan zan eta horregatik australiartzat hartzen da, nahiz eta jatorriz ingelesa izan.

Abesterakoan ahots eta teknika miresgarriak txikitarik erakutsi ebazan. 1972an Cliff Richardek telebistan eukan programan agertu zan, bere ahots eta aingeruzko itxuragatik nabarmenduz.

1974an Eurobisio lehiaketan parte hartu eban, Ingalaterrako ordezkari moduan, eta laugarren postua lortu eban (ABBA taldeak irabazi eban).

Oliviaren arrakasta zabaltzen hasi zan eta 1975ean Estatu Batuetara bizitzera joan  zan.

Zerrendetako lehen postuak hainbat aldiz lortu ebazan, lau Grammy eskuratuz.

Baina benetako ospea film musikalakaz lortu eban, Grease filmagaz batez ere.


Irailak 25: Jesús Guridi

Jesús Guridi, konpositore euskalduna, Gasteizen jaio zan 1886ko irailaren 25ean, eta Madrilen hil zan 1961eko apirilaren 7an.

Musikoen famili batean jaio zan, bere ama pianojolea zan eta bere aita bibolinjolea.

1901eko urtarrilaren 28an lehen kontzertua eskeini eban, Bilboko Filarmonika Elkartean.

Hamazortzi urtegaz Pariseko Schola Cantorum-en sartu zan, organo, konposizio eta kontrapunto ikasketak burutuz.

Parisen Usandizaga musiko euskalduna ezagutu eban, alkarren artean adiskidetasun handia sortuz.

Bruselatik pasatu ondoren, 1912ko ekainean Bilboko Koral Elkarteko zuzendari izendatu eben.

1942. urtean Madrilgo kontserbatoriora doa, urte batzuk geroago bertoko zuzendari bihurtuz.

Guridiren musikan Wagnerren eta azken erromantikoen eragina somatzen da, baina benetako inspirazioa Euskal Herriko folklorean aurkitzen dau, bere lanetan nabarmen agerturik.

Hainbat musika mota idatzi ebazan: ganbara musika, ahots konposizioak, orkestrarako musika, organorako lan erlijiosoak, operak eta zarzuelak.

Lan aipagarrienak: El Caserío, Amaya, Diez Melodías Vascas, Así cantan los niños,…beste askoren artean.

Hona hemen El Caserío zarzuelako preludio hunkigarria:


Irailak 24: Ainhoa Arteta

Ainhoa Arteta, soprano euskalduna, Tolosan jaio zan 1964ko irailaren 24ean.

Donostiako kontserbatorioan ikasi eban eta New Yorkeko Actors Studioetan interpretazio eskolak jaso ebazan.

1990. urtean, Palm Beach-eko Operan estreinatu zan, Rossiniren La Cenerentola opera abestuz.

Hainbat tokitan abestu dau, Washington-eko “Etxe zurian” eskeinitako ekitaldia nabarmenduz.

Bere ibilbidean konpositore handien operak abestu dauz: Bizet, Mozart, Rossini, Massenet, Gounod, Puccini, Poulenc, Verdi, Strauss, Guridi,…

Irabazitako sarien artean: Eusko Jaurlaritzak  Lan onari emandako saria eta Valentziako Musika Palauko urrezko domina aipatu daikeguz.


Irailak 23: The Boss

Bruce Frederick Joseph Springsteen, abeslari, konpositore eta gitarrajole estatubatuarra, New Jerseyen jaio zan 1949ko irailaren 23an.

Rock eta Folk rock estiloak lantzen dauz The Boss ezizenez ezagutzen dan musikari honek.

E Street Band rock taldeagaz hainbat grabazio eta kontzertu egin dauz bere ibilbidearen zehar, arrakasta handia lortuz.

Bruce Springsteenek hogei Grammy, Urrezko Globo bi eta Oscar bat irabazi dauz, besteak beste.

Estatu Batuetan 65 miloi diska saldu dauz eta 100 miloi mundu osoan.

Hiru alditan etorri da Euskal Herrira kontzertuak eskeintzera.


Irailak 22: Andrea Bocelli

Andrea Bocelli, tenore eta musikari italiarra, Toscanan jaio zan 1958ko irailaren 22an.

Zortzi opera grabatu dauz: Andrea Chénier, Carmen, La Bohème, Il Trovatore, Cavalleria Rusticana, Pagliacci, Werther eta Tosca.

Pop eta abesti klasikoen diskak ere grabatu dauz, danatara 70 miloi diska salduz mundu osoan.

Abestuz gain pianoa, saxofoia, flauta, harpa, tronpeta, tronboia, gitarra eta danborrak jotzen dauz.

Hamabi urtegaz ikusmena galdu eban, baina hau ez da izan eragozpena zuzenbidea eta kantua batera ikasteko.

Hainbat artistekin kolaboratu dau:  Bono, Céline Dion, Christina Aguilera, Dulce Pontes, Eros Ramazzotti, José Carreras, Laura Pausini, Luciano Pavarotti, Marta Sánchez, Michael Jackson, Natalie Cole, Plácido Domingo, Sarah Brightman, Stevie Wonder, Zucchero,… besteak beste.

Bere ibilbide musikalean sari eta ohore asko lortu dauz.