Chrome Music Lab

Atzo, Clase de Música 2.0 blogan bitxikeri honekin topo egin nuen. 
Musika, gehiago edo gutxiago, mundu guztiari gustatzen zaio. Horregatik, Chrome Music laben helburua, musika, era erraz batean, nola sortzen den jabetzea edo ohartzea da.
Hau lortzeko hainbat esperimentu, batzuk oso interesgarriak, proposatzen dizkigute.
Beldur barik hasi trasteatzen. 



Lan ta lan 2015-16 prest

Ikasturte berriarekin bideo berriak sortuko ditugu, beraz, orrialde berria sortu dut pixkanaka-pixkanaka gure lanak bertan jartzeko.
Egindakoak ez dira desagertu, lasai!!
Lehengo urteko ekintzen bideoak eta gauzak ikusi nahi badituzue, argazkiak klikatu, hortxe daude eta.

http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak