Kontaidazu! kantaidazu!

Aspaldin ezagutu nuen materiala da hau. Bertan ipuinak eta abestiak daude, eta aukera politak ematen dizkigute.
Egileek paperean eta CD batean prestatu zuten, gaur egun deskatalogatuta dagoena. Baimena eskatu nien nire erara jartzeko, eta baietza jaso ondoren lanean jarri nintzen.
Momentuz, niri interesgarriak iruditu zaizkidanak jarri ditut, baten bat gehiago jartzea nahi baldin baduzue, esan eta gehituko dut.


Peru eta Otsoa, S. Prokofiev

2. ebaluazioan BOSeko kontzertu didaktikoetara joango gara. Aurten, 1. eta 2. mailako umeek Peru eta Otsoa ipuin musikalarekin gozatu ahal izango dute. Goizegi dela pentsa dezakezue, baina hurrengo ebaluazioan ez naizenez ni egongo, gauza batzuk lotuta utzi nahi ditut eta, horietako bat hauxe da.
Hementxe duzue ipuinaren bideoa euskaraz moldatua, ea gustatzen zaizuen.

Gutxi barru gauza gehiago!

Vivaldiren Lau Urtaroak

Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere. 
Horietako bat, Vivaldiren “lau urtaroak” lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean  hasi nintzen.
Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue:          MUSIKAENEA
PENTAGRAMAENEA  
ARMONIKAENEA 

Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut.
Eta orain…..istoriotxoak kontatzera!!!