“Erre zenituzten sorgiñen” zeinu hizkuntzaz

Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu.
Berriro ere, lan izugarria. 
Lau ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela.
Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!!


Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak

“Munduko jolasak”, E.Herria

Hirugarren urtea izango da, gorputz hezkuntza eta musika arloetan MUNDUKO JOLASAK proiektua aurrera eramaten duguna.
Amerika, Europa, eta oraingoan etxean geldituko gara, E.Herriko jolasak, dantzak, eta abestiak landuko ditugu. Materiala, prest daukagu, oinarria noski, falta dena, Aste Santuan bueltan guztion artean osatu beharko dugu eta.




“Munduko jolasak” proiektua

Eskolan, MUNDUKO JOLASAK proiektuarekin orain dela 2 ikasturte hasi giñen. Landu genuen lehenengo kontinentea Amerika izan zen, eta oraingoa Europa da. Helburua, gure eskolan dauden kultura ezberdinak ezagutzea da, aitzakia jolasak, dantzak, abestiak, janaria....izanik. 
Materiala sortzen hasteko lehenengo pausua, ikasleen jatorriaren arabera, etxean galdetzea, eta materiala ekartzea izaten da, hortik abiatuta guztion artean aukeraketa egiten dugu. Prest dagoenean, lanera!!
Bukatzeko jaialdia ospatuko dugu, landutako guztiarekin.
Lan hau proiektua den einean, pixkanaka-pixkanaka osatzen joango da.