Minoejska dantza eta musikograma

Munduko dantzan lanean jada, "Minoejska" daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan.

Musikogramak lanean ere gehituta dago.

Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz.

Eskerrik asko  Segundobasico arrayaneri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.



"Bidai musikala trineoan" L. Mozart musikograma

Aupa! Aspaldin ezebez argitaratu barik, berriro hemendik!
Egun /aste hauetan, WIXen FLASHen egindako hainbat lan (abenduan ikusteko aukera behin betiko amaituko da eta) HTMLra pasatzeko, baita eguneratzeko zein berrizteko aprobetzatuko dut. Lan handia daukat aurretik, baina gustora. Momentuz hementxe duzue berriztutako bat, L.Mozarten " BIDAI MUSIKALA TRINEOAN" lantzeko musikograma.  Asko erabili izan ohi dut eta oso erabilgarria iruditzen zait era askotan lantzeko.
Honetan ia dana mantendu dut, berriztu dudan bakarra, musikogramaren itxura eta musikograma bideoan sortzea izan da, J.H.Freixinosen musikograma oinarritzat hartuz.



Lan ta lan 2015-16 prest

Ikasturte berriarekin bideo berriak sortuko ditugu, beraz, orrialde berria sortu dut pixkanaka-pixkanaka gure lanak bertan jartzeko.
Egindakoak ez dira desagertu, lasai!!
Lehengo urteko ekintzen bideoak eta gauzak ikusi nahi badituzue, argazkiak klikatu, hortxe daude eta.

http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak