Irailak 20: Nuno Bettencourt

Nuno Bettencourt, gitarrajole portugaldarra, 1966ko irailaren 20an jaio zan.

Extreme taldeko kidea izan da eta arrakasta handia lortu eban “More than words”, “Hole hearted” eta “Rest in peace” abestiekaz.

Hard rock, Funk metal, Heavy metal, Glam metal eta Alternative rock estiloak lantzen dauz.

Gitarrajoleaz gain abeslaria da, eta bateria, baxua, teklatuak, pianoa, eta organoa jotzen dauz.

Gitarra jotzerakoan Eddie Van Halen eta Brian May-en eragina igartzen da.

1995. urtean Extreme utzi eban eta bere ibilbidea bakarlari moduan hasi eban.


Irailak 19: Candle in the wind

“Candle in the wind” abestiaren 100.000 kopi saldu ziran Espainian 1997ko irailaren 19an.

Abesti orijinala 1973. urtean sortu zan, Marilyn Monroe artistaren oroimenez, Elton Johnen musikagaz eta Bernie Taupinen hitzakaz.

1997. urtean Elton Johnek  bertsio barria abestu eban, Galeseko Diana printzesaren hileta- elizkizunean.

Single bezala kaleratu zan, abesti orijinalak baino arrakasta handiagoa lortuz.

Hainbat herrialdetan lehen postura heldu zan eta 37 miloi kopi saldu ziran mundu guztian, inoiz gehien salduriko single-a izanik.


Txirula: RASTA STAR

Kurtso barria gogoz eta erritmo onagaz hasteko, abesti barri bat ikasiko dogu: RASTA STAR.

Mª Jesús Caminoren “Clase de música 2.0″ blog barritik hartu dot, eta ziur nago zuon gustokoa izango dala.

Wix honetan ikasteko hiru era ezbardin daukazuez:

  1. Partitura eta basea

  2. Partitura interaktiboa

  3. Bideoaren bidez  (DonLu maisuak eskeinita)

 


Irailak 18: Francesca Caccini

Francesca Caccini 1578ko irailaren 18an jaio zan, eta 1640. urtean hil zala uste da.

Barroko hasierako konpositore, abeslari, musika irakaslea eta olerkari italiarra, opera konposatzen lehen emakumea izan zan.

Giulio Caccini konpositore eta abeslariaren alaba zan.

Lehen emanaldia abeslari gisa Frantziako Enrique IV.aren eta Medicisko Mariaren ezkontzan izan zan, 1600. urtean.

Hasieran bere gurasoekaz, neba eta aizpagaz ekitaldiak eskeintzen ebazan, Concerto Caccini taldea osotuz, baina geroago bere aizpa Settimiagaz eta Vittoria Archilei musikari erromatarragaz batu zan, saoi honetan konpositore bezala gehiago arituz.

1625ean La liberazione di Ruggiero dall’isola d’Alcina operagaz arrakasta handia lortu eban.

Operaz gain, lan erlijiosoak, sekularrak, ahots musika eta instrumentala idatzi ebazan.