Urriak 4: Francisco Guerrero

Egilea: Ander Bustinza

Francisco Guerrero 1528ko urriaren 4an jaio zan Sevillan, eta 1599ko azaroaren 8an hil zan.

Oso ospetsua da Errenazimendu sasoiko abestiak konposatzen ebazalako.

Bere oroimenez  kontserbatorio batek bere izena dauka. Sevillako katedraleko korura sartu zan eta hamazazpi urterekin Jaen-eko katedraleko maisu kapera izendatu eben. Geroago Malagako katedraleko maisu kapera ere izan zan, baina inoiz ez zan bertan bizitzera geratu.

Bidai asko egin zituen Espainia eta Portugaletik, eta Italian urte bete eman eban.

Hamazortzi meza idatzi dauz eta ehun eta berrogeita hamar obra liturjiko ere konposatu dauz.

Sasoi guztietako konpositore espainiar ospetsuenetarikoa da.





Los comentarios están cerrados.