Abenduak 11: Hector Berlioz

berliozHector Berlioz, erromantizismo sasoiko konpositore frantziarra, La Côte-Saint-André-n jaio zan 1803ko abenduaren 11ean, eta Parisen hil zan 1869ko martiaren 8an.

Bere lanik ezagunena Sinfonia fantastica da, 1830. urtean estreinatua, eta bere musikaren eragina apartekoa da.

Pariseko kontserbatorioan konposizioa eta opera ikasi ebazan. Berezko erromantikoa zan, eta sentimendu honetako artistekaz erlazionatu zan: Alejandro Dumas,Victor Hugo, Honoré de Balzac,…

Literaturak izugarrizko eragina euki eban Berliozengan, bere lanetan nabaritzen dan bezala.

Bere bizitzan, orkestra zuzendari moduan arrakasta gehiago lortu eban, konpositore bezala baino.

Berlioz Montmartre-ko hilerrian dago hilobiratuta, bere emazte biekaz.





Los comentarios están cerrados.