Urtarrilak 13: Francisco de Salinas

francisco de salinasFrancisco de Salinas, konpositore espainiarra, Burgosen jaio zan 1513. urtean, eta 1590eko urtarrilaren 13an hil zan.

Hamar urtegaz ikusmena galdu eban. Salamankako unibertsitatean humanitateak, kanto eta organo ikasketak bete ebazan.

Erroman bere bizitzako hogeita hiru urte emon ondoren, 1561ean Espainiara itzuli zan, Albako dukearen organista bezala arituz. Sasoi honetan Fray Luis de León ezagutu eban, eta bere oroimenez “Oda a Salinas” idatzi eban.

1577an «De Musica libri septem» liburua argitaratu eban Salamankan, musikaren alderdi batzuk aztertuz.





Los comentarios están cerrados.