Martxoak 24: Cristóbal Halffter

Egilea: Nagore Duo

halffterCristóbal Halffter Jiménez –Encina da bere benetazko izena, baina Cristóbal Halffter bezala ezagutzen da. Hau, 1930. urteko martxoak 24ean Madrilen jaio zan.

50. belaunaldiko konpositore klasiko eta Espainiako orkestrako zuzendaria izan zen.

1936. urtean, Espainiako gerra zibiletik alde eginez, bere familia, Alemaniara lekualdatu zan, eta horren ondorioz Alemanian egin zituen bere ikasketak.

Madrilera itzuli ziran 1939. urtean eta Cristóbalek, Conrado del Campo irakaslearekin, Madrilgo Musika Kontserbatorioan konposizioa ikasi zuen, eta honen ondorioz 1951. urtean graduatu egin zen. Horrez gain, Alexandre Tansman eta André Jolivet-ekin ere ikasi zuen.





Los comentarios están cerrados.