Apirilak 16: Henry Mancini

henryManciniHenry Mancini, konpositore estatubatuarra, Cleveland-en jaio zan 1924ko apirilaren 16an, eta Beverly Hills-en hil zan 1994ko ekainaren 14ean.

Arrakasta handiko konpositorea izan zan, zinemarako musika idatziz eta jazz estiloa landuz.

Mundu guztian ezaguna dan  “Pantera arrosa”-ren abestiagaz Gramy bat irabazi eban.

Zortzi urtegaz hasi zan musika eta flauta ikasten. Hamabi urtegaz pianoagaz hasi zan eta musika moldaketetaz interesatu zan.

1945ean Glenn Miller-en orkestran sartu zan, moldatzaile bezala.

1952an filmetako musiketan aritu zan, doinu sinfonikoa eta atonalagaitik bereiztuz.

1958an bere lehen bakarkako lana burutzen dau, Orson Wells-en “Touch of evil” , jazz generoan inspiratuz eta orkestra txiki bategaz interpretatuz.

60. hamarkadan bere osperik handiena lortu eban, Edwards-en filmekaz: Pantera arrosa, Diamantekaz gosaria, Ardo eta arrosa egunak,… Baita beste batzuen filmekaz ere: Arabesco, Charada,… Hamarkada honetan, Mancinik ahots nahasietako abesbatza erabiltzen dau, gai nagusiak abestuteko.

Hurrengo urteetan telesailetarako ere konposatzen dau: Remington Steele, Hotel,…

1982. urtean Oscar bat eskuratu eban, Victor edo Victoria musikalagaz.

Mancini pankreako minbizi baten ondorioz hil zan, 1994. urtean.





Los comentarios están cerrados.