Apirilak 27: Friedrich von Flotow

Egilea: Eider Etxebarria

FlotowFriedrich von Flotow 1812ko apirilak 27an jaio zen Teutendorf izeneko herrian, eta 1883ko urtarrilak 24 ean hil zan Darmstadten.

Konpositore aleman bat izan zen, bere “Martha” izeneko operagatik ezaguna. Opera hau oso famatua izan zen XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran.

Pariseko kontserbatorioan ikasi zuen, non han, Daniel Auber, Gioacchino Rossini, Giacomo Meyerbeer, Getano Donizetti, Jacques Halévy, Charles Gounod eta Jacques Offenbach-en eragina izan zuen.

Bere lehenengo opera 1835. urtean amaitu zuen, baina bere lehenengo arrakasta 1893. urtean izan zen Le naufrage de la Méduse-egaz.

Urte batzuk ondoren, 1847. urtean, Vienan estrenatu zuen bere lan ezagunena, Martha.

Guztira, Flotow-ek 29 opera konposatu zituen, italianoz, frantzesez eta ingelesez itzuli direnak,  XX. mendeko lehen urteetan bereziki.





Los comentarios están cerrados.