Ekainak 2: Nikolái Rubinstein

Nikolái Rubinstein, pianojole eta konpositore errusiarra, Moskun jaio zan 1835eko ekainaren 2an, eta Parisen hil zan 1881eko martxoaren 23an.

Anton Rubinstein-en anaia eta Chaikovskiren lagun mina, bere amagaz hasi zan pianoa ikasten. Ondoren, anaiagaz batera, Alexander Villoing maisuagaz ikasi eban. 1840. hamarkadan Berlinera joan ziran Siegfried Dehn maisuengana. Bertan Mendelssohn-en eta Meyerbeer-en babesa lortu eben.

Moskuko kontserbetorioko fundatzaileetariko bat izan zan, bertako zuzendaria ere izanik.

Bere sasoiko pianojole onenetarikoa dogu, nahiz eta gaur egun, bere anaiaren ondoan, bigarren mailan kokatuta egon.

Hala ere, anai bien estiloa nahiko ezbardina zan, Nikoláirena klasizistagoa izanez.





Los comentarios están cerrados.