Ekainak 3: Georges Bizet

Georges Bizet, konpositore frantziarra, Parisen jaio zan 1838ko urriaren 25ean, eta Bougivalen hil zan 1875eko ekainaren 3an.

Pariseko kontserbatorioan burutu ebazan ikasketak, hainbat sari eskuratuz, “Erromako Saria” esaterako. Beka bat ere lortu eban Erroman, Alemanian eta Parisen ikasteko.

Bizet hil eta gero bere eskuizkribu gehienak galdu egin ziran eta “Carmen” eta “L’Arlésienne” obrak ezik bere musika ez zan interpretatzen.

XX. mendeak imini eban Bizet merezitako konpositore handien tokian, gaur egun bere lanak mundu guztian ezagunak izanik.





Los comentarios están cerrados.