Urriak 21: Dizzy Gillespie

Egilea: Maider Egiluz

dizzyDizzy Gillespie, gaurko egunean jaio zen Cheraw, Hego Carolinan 1917. urtean eta 1993 urtarrilaren 6an hil zen 76 urterekin.  Tronpeta-jolea izan zen eta Jazzaren munduan ibili zen batik bat.

Instrumentista moduan, bere lehen urteetan  talde garrantzitsu askorekin lan egin zuen, adibidez: Cab Calloway eta Earl Fatha Hinesekin.

Geroago, gizon afroamerikar hau, Charlie Parkerrekin batera “bebop” eta jazz modernoaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta horregaitik ezagutzen da gaur egun Dizzi Gillespie musikari garrantzitsu moduan.





Los comentarios están cerrados.