Azaroak 21: Francisco Tárrega

Francisco Tárrega, konpositore eta gitarrajole espaniarra, Castellonen jaio zan 1852ko azaroaren 21ean, eta Barztelonan hil zan 1909ko abenduaren 15ean.

Haurtzaroan gertatutako istripu bategatik ikusmen arazoak izan ebazan bizi guztian.

1874ean Madrilgo kontserbatorian ikasten hasi zan, Emilio Arrieta konposizio irakaslea ebalarik.

“Gitarrako Sarasate” legez ezagutzen zan bere birtuosismoagatik.

1880an Parisen eta Londresen hainbat ekitaldi eskeini ebazan.

1885ean Bartzelonara bizitzera joan zan.

Bere konposizioak oso famatuak dira mundu guztian.





Los comentarios están cerrados.