Abenduak 11: Hector Berlioz

Egilea: Maitane Begoña

berliozHector Berlioz, 1803ko abenduaren 11an jaio zan eta 1869ko martxoaren 8an hil zan.

Erromantizismo sasoiko musikalari frantziarra zen, oso famatua. Bere lanik ezagunena Sinfonia fantastikoa da, 1830 urtean estreinatuta.

Bere aita mediku ateoa zen,  eta bere semea medikua izatea gura eban, horregaitik Parisera bidali eban medikuntza ikastera. Baina Hectorrek ez eban gura medikuntza ikasi eta alde batera utzi eban.

Pariseko kontserbatorioan konposizioa eta opera ikasi eban. Erroman bi urte opera ikasi eta gero, Parisera itzuli zen.

Beethovenek eragin handia izan zuen Hectorren lanetan, Frantzian garai horretan ezezaguna izan arren.





Los comentarios están cerrados.