Urtarrilak 21: Henry Duparc

Henry Duparc, konpositore frantziarra, Parisen jaio zan 1848ko urtarrilaren 21ean, eta Landetan hil zan 1933ko otsailaren 12an.

César Frank musikari ospetsuaren ikaslea izan zan.

Hogeita hamazortzi urtegaz, eta gaixotasun baten eraginez, konposatzea utzi eban.

Nahiz eta hainbat lan suntsitu, heldu jakuzanak zoragarriak dira. Bere egitura, sentsibilitatea eta espresioagatik, “17  melodiak”  nahiko dira Duparc konpositore handitzat hartzeko.

Duparc-en abestietan, melodia eta hitzen arteko batasun perfektua erakusten dala esaten da.





Los comentarios están cerrados.