Martxoak 12: Liza Minelli

Liza Minelli, aktore eta abeslari estatubatuarra, Los Angelesen jaio zan 1946ko martxoaren 12an.

Cabaret filmagaz nazioarteko arrakasta lortu eban 1972an, Oscar saria eskuratuz. Hala ere zuzeneko ikuskizunekaitik da ospetsuagoa, bai musikalakaitik bai errezitaldiakaitik, eta Broadway-eko hiru Tony irabazi dauz.

Lortu dauzan beste sari batzuen artean: Emmy bat, urrezko Globo bi, BAFTA britaniarra eta Grammy Legend Award bat.

Vicente Minelli film zuzendaria eta Judy Garland abeslari eta aktore ospetsuen alaba da. Bere gurasoek ere Oscar bana irabazi ebien, munduko famili bakarra izanik hau lortzen. Horrez gain, bakoitzak bere izarra dauka Hollywood-en.





Los comentarios están cerrados.