Martxoak 18: Rimski-Kórsakov

Nikolái Andréyevich Rimski-Kórsakov, konpositorea, orkestra zuzendaria eta pedegogo errusiarra, Tijvin-en jaio zan 1844ko martxoaren 18an, eta San Petersburgon hil zan 1908ko ekainaren 21ean.

Bostak izeneko musikarien taldeko kidea zan,  musika klasikoan abertzaletasunaren alde eginez.

Orkestrazioan maisua izan zan, Capricho español eta Sheherezade lanetan ikusten dan moduan.

Balakirev musikagileaz amaitu ebazan musika ikasketak,  konposizio eta orkestrazio irakasle moduan, baita orkestra zuzendari moduan arituz bere ibilbide musikalean.

Bere lanetan mendebaldeko teknika eta folklore errusiarren teknikak nahasten ditu, aberastasun handiko obrak burutuz.





Los comentarios están cerrados.