Martxoak 19: Elizabeth Maconchy

Egilea: Haizea Etxebarria

maconchyElizabeth Maconchy, 1907ko martxoaren 19an jaio zen eta 1994ko azaroaren 11ean hil zen britainiar musikagilea izan zen, jatorriz irlandarra.

Sei urte zituela hasi zen musika egiten. Royal College of Music-en egin zituen bere ikasketak, Charles Woodekin.Urte batzuk igarota , Pragan ikasteko beka bat lortu zuen eta han egin zituen bere lehenengo lan serioak. Urte berean, ezkondu egin zen eta  Suffolk izeneko herri batera joan zen bizitzera.

Gainera, emakume hau, feministen aldekoa zen, hau da, lan handia egin zuen emakumezko musikagileen alde. Composers’ Guild-eko lehenengo kide emakumezkoa izan zen, eta Britainia Handiko Musika Berria Sustatzeko Elkarteko lehendakari izan zen.

Hemen ikusi dezakezue bere obretariko bat:





Los comentarios están cerrados.