musika eta euskara 2014-06-17 14:18:00

Ikasturtea amaitzear dago, eta aurten amaiera polita emateko, eskolako euskal astean LIP DUB bat grabatu dugu, horretarako Euskal Eskola publikoaren ” Gorantz goaz, go, go!!!” abestia erabili dugu. Primeran pasatu dugu, prestatzen eta grabatzen.
Hona hemen egindako lanaren fruituak
Eskerrik asko egindako lanagatik eta primeran pasatu udan!!!!!

musika eta euskara 2014-05-29 15:24:00

Kurtsoa amaitzeko, 3. mailan, ipuin musikalak lantzen egon gara, eta “EURIA BEHAR ZUEN HERRIA” prestatu dugu.
Grabaketa egiterakoan hainbat gauza kontutan hartu behar izan ditugu: Arreta mantendu, entonazioa eta ahotsaren bolumena, egin beharreko erritmoak, kanpoko zaratak ekiditu…
Eta hemen duzue egindako lanaren grabaketa.