Martxoak 8

Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!!
Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria.
“KONPLIZE DITUT ETA” abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu.
Mila, mila esker gure andereñoei, beti prest!!!


DOREMIKA eta MANON Opera

Asteartea, ekintzez betetako eguna izan zen. Goizeko 9etan hasi eta gaueko 9etan bukatu!
Goizez, 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasle, BBK aretora joan giñen  DOREMIKA kontzertuaz gozatzera.
Ederto pasatu genuen, eta akordeoiari buruz, zeozer gehiago, jada badakigu.
Hementxe argazki eta bideo batzuk.

Bestetik, OPERA proiektuarekin bukatzeko gauzatxo bat, garrantzitsuena, falta zitzaigun. Arratsaldeko 6:15ean, 6. mailako ikasle batzuekin Euskalduna jauregira hurbildu giñen, eta ABAOko Aitziberren eskutik aurrentseguaren barrukoak erakutsi zizkigun: jostunak, makillajea, hileapaindegia…eta dana martxan!!! izugarria mugimendua, jendea gora ta behera, mozorratuta, eta makillaje eta peluka bereziekin. Benetan opera batek behar duen guztia, edo gehiena ikusi genuen. Agertokia prest, atrezzoarekin… ez zen ezer falta.
Eta gero, entzutera. 
Mila esker, Aitziber, Arrate, ABAO, horrelako aukera emateagatik. Errepikatuko dugu, ziur.
Bideoarekin gozatu!!