La Basu eskolan!

Gaur, EUSKAL RAPA proiektuaren barruan, 6.mailako ikasleek LA BASUrekin egoteko aukera euki dute. Bisita paregabea gaurkoa. Gauza berri pilo ikasi ditugu, egiten ari zareten lanean erabiltzekoak.
Hip Hopa zer den, oinarrizko erritmoak, flowa, beatbox… gauza asko, bai!

Azaroaren 27an diska berria  kalean egongo da, euskaraz oso osorik.
Durangoko azokan aukera paregabea eukiko dugu erosteko.
Mila esker gurera etortzeagatik Basu!!

Euskal rapa

Lehengo astean, etxeko batek, Glaukoma taldearen abesti bati buruz galdetu zidan, nik erantzuna ez nekienez, ikertzen hasi nintzen, eta EUSKAL RAPAren inguruan irakurtzen eta entzuten hasi nintzen. Izen batzuk entzunda nituen, Revolta, La Basu, baina beste askori buruz….zero!
Ta betiko moduan, gauza batek bestera eramaten nauenez….hemen dago 6. mailarako hurrengo lana!
Rapeatzen ikasiko gara!
Hasten garenetik 5 aste eukiko dugu lana burutzeko.

Incredibox

Aurten ere, 6.mailan, INCREDIBOXekin lanean gabiltza. Ikasleen lehenengo bakarkako lana izan da hau, eta 4 saio eskaxean lana burutu dute.
Azken emaitza, edo modan dagoen “produktua”, abesti bat sortzea izan da, horretarako hainbat gauza ikasi eta kontrolatzen hasi behar izan dute, niretzako inportantena prosezua, noski.
1- Aplikazio berri bat erabiltzea
2- Abestiak nola sortzen diren, eta hauen oinarrizko estruktura zein den ikastea
3- Eskolako gmailaren erabilpenean sakontzea, linkak sartu, elkarbanatu…
4- Lanean jardun kexatu barik, nahiz eta batzuk kaskoak ez ekarri, eta ondorioz “zarata”  entzuten egotea. 
5- Eta niretzako oso garrantzitsua eta beharrezkoa den, PAZIENTZIA, primeran landu duzue.
Momentuz, 6.Dko lanak daude, ostiralean 6.Bkoen txanda izango da.
Horrela segi!!