Incredibox

Aspaldiko aplikazioa hau, INCREDIBOX, abestiak sortzeko era erraza eta dibertigarria da. Musika jardunaldietan berriro irten zen, eta azkenengo aste hauetan trasteatzen ibili zarete. Datorren ikasturtean lasaiago erabiliko dugu, baina bitartean etxean abestiren baten bat sortzen animatzen baldin bazarete, hemen dago zeuen eskura. Nire emaila zein den badakizue, beraz, animatu eta bidali! 

Adibide batzuk:


Incredibox

Aspaldiko aplikazio hau, INCREDIBOX, abestiak sortzeko era erraza eta dibertigarria da. Musika jardunaldietan berriro irten zen, eta azkenengo aste hauetan trasteatzen ibili zarete. Datorren ikasturtean lasaiago erabiliko dugu, baina bitartean etxean abestiren baten bat sortzen animatzen baldin bazarete, hemen dago zeuen eskura. Nire emaila zein den badakizue, beraz, animatu eta bidali! 

Adibide batzuk:


Kahoot

Entzunda neukan aplikazio hau, baina gaur ezagutu eta frogatu dut. Oso, oso interesgarria iruditu zait.
Galdetegiak, errepasoak, eta okurritzen zaigun guztia sortzeko aukera ematen du, eta dena jolas moduan eginda. 
Ordenagailu, tablet, zein mobilarekin jolastu daiteke. Umeentzako oso erakargarria eta motibagarriak benetan.
Gozatu!!


Tutorial bat ere


Kahoot

Entzunda neukan aplikazio hau, baina gaur ezagutu eta frogatu dut. Oso, oso interesgarria iruditu zait.
Galdetegiak, errepasoak, eta okurritzen zaigun guztia sortzeko aukera ematen du, eta dena jolas moduan eginda. 
Ordenagailu, tablet, zein mobilarekin jolastu daiteke. Umeentzako oso erakargarria eta motibagarriak benetan.
Gozatu!!


Tutorial bat ere


Musika eskolak eta konserbatorioa

Azkenengo aste hauetan zuetariko askok musika eskolen inguruko informazioa eskatu didazue. Hementxe aukera batzuk botako dizkizuet, gero zuek aukeratu ahal izateko.
Bilbon hainbat aukera ditugu, hauetariko bi hauek dira:
BILBAOMUSIKA. Hauek pixkat ezagutzen ditugu, eskolara etorri ziren eta. Bilboko musika eskola da, eta bertan E.Herriko musika tresnak eta klasikoak ere ikasi ahal dira, dantzak ere ahaztu barik, noski:

Beste aukera bat, BILBOKO JUAN CRISOSTOMO DE ARRIAGA MUSIKA KONSERBATORIOA da. Honen alde ona da, ikasketak aurrera begira, musika batxilergoa egiteko aukera ematen duela.

Bilbotik irteten baldin bagara pixkat, beste bi aukera ezberdinak, baina oso politak eta baliagarriak ezagutu ditzazkegu.
Barakaldon HALADZIPO kultur elkartea, oinarri E.Herriko kultura hartzen dute. Oso aukera polita.

Eta bukatzeko ADIMUSIK, Portugaleten sortu berri duten “centro de música y artes escénicas”. Entzun dudanagatik oso ondo dago, eta ikasteko era ere, osos motibagarria.

Ez dira dauden aukera guztiak, ez, beraz, hurbildu zaitezte, galdetu, frogatu, eta gustora baldin bazaude apuntatu zaitezte!