Musika ikasten ari gera

Imanol Urbietaren abesti hau, betidanik gustatu zait, baina ez dut inoiz lantzeko momentua ikusi. Aurreko ikasturtea amaitu baino lehen hasi nintzen honen inguruan lanean, eta  hainbat gauzen artean karaoke bat nahi eta behar nuela konturatu nintzen, beraz, Txatxangorria Euskal karaokearen egilea den Gabi de la Mazari laguntza eskatu nion, eta bera saiatuko zela esan zidan. Eta bai, uda pasa ostean hementxe dago lana bukatuta eta martxan jartzeko prest!!!!!
Mila mila esker Gabi egiten duzun lanagatik!!!

http://iratxeallend1.wix.com/musikaikastenarigara

koreografiak

Ez dakit ikasturte honetan denbora eukiko dugun ala ez, justu gabiz eta, bestela irailerako prest daukagu.
Musika hauekin, musika irakasleen jardunaldian koreografiak egin genituen Josu Mugikaren eskutik. Ezin hobeto pasatu genuen, dibertigarria, barreak…., beraz, guk eskolan egiten saiatuko gara ere!
Musika hauekin alde batetik zinemara joango gara, eta bestetik indiako bolywooda ezagutuko dugu!!

Musika irakasleen VI. jardunaldia

Gaur musika irakasleen VI. jardunaldia ospatu egin da, bertan ikusitakoa, entzundakoa, eta batez ere egindakoa, benetan itzela izan da!!
Idei berri pilo material berria prestatzeko, lan handia aurretik, baina gogotsu!
Gauza batekin bakarrik gelditzea….ezinezkoa!!: Itziar eta Agurtzane BOOMWHACKERSen erabilera praktikoa azaltzen, “GELAN KANTUZ” Basilio Astúlezezekin, zoragarria benetan, fenomeno bat da!!, eta “DANTZA ETA MUGIMENDUA GURE GELETAN” Josu Mugikarekin…..
Hoietatik guztietatik, zeozer landuko dugu: abestiren baten bat, koreografiak ere….

http://www.b03sestao.es/home/noticias/vimusikajardunaldiak2015