Bizi dantza!!

Nahiz eta "de secano" jarraitu, ezin komentatu barik utzi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkenengo proiektua. Zein polita!, zenbat oroimen! zenbat aukera berri! (eta momentuz ezin burutu) benetan primerako lana. 
Bi diska ezberdin, biak dantzak, lehenengoa "Bizi dantza", abesti berriak betiko dantzekin dantzatzeko: Martxa, Txapeloaz, esku dantza..... eta bigarrena "Irri dantza", gure pailazoek sortutako edo urtetan abestutako abesti-dantzak: Zazpikoloro, zapataria, ipurdikoen dantza, trikitixa...
Beste lan bikain bat, gauza asko egiteko aukera ematen duenak. Musikako andereño eta maisuak, aprobetxatu eta gozatu!!! 





Munduko Jolasak ospatzen

Lehengo ostiralean MUNDUKO JOLASAK ospatu genituen. Jada hirugarren urtea. Aurten ez gara oso urrun joan, etxean gelditu gara, EUSKAL HERRIKO josalak, dantzak, abestiak eta m.tresnak landu ditugu. Ia bi hilabetez, musikan eta gorputz hezkuntzan lanean jardun ostean, eguna heldu zen.
Ederto baten pasatu genuen, nahiz eta egun euritsua euki eta gimnasioan ospatu.
Berriro ere ikasle eta irakasleen arteko talde lan bikaina.
Esker bereziak eman nahi dizkiet gorren PTei, beti hortxe egoteagatik, lanerako prest, eta Manuelari prestakuntzan laguntza paregabea izan delako. Mila mila esker!
Eta nola ez, nire ikasle guzti-guztiei lan itzela egin duzuelako!
Hementxe bideo eta argazki mordoa!! Gozatu!!

DANTZAK
ABESTIA

 

 HERRI KIROLAK

ARGAZKIAK