Olentzero dator

Ez dugu oraindik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu eta, gabon kantak prestatzen hasi gara.
Aurten, lehengo urtean abestu genituen ia abesti guztiak errepikatuko ditugu baina, ezberdintasun batekin, aurten abesti guztiak keinu hizkuntzaz abestuko ditugu, bai, batzuk bazeuden jada, baina osatu egin ditugu. Eta nobedade bezala, 3. zikloko ikasleek errumanieraz abestuko digute.....errumanieraz gehi keinu hizkuntza!, hau erronka handia daukaguna!. Beraz, denbora galdu barik, has gaitezen lanean.


Pertsona gorren eguna

Gaur eskolan, PERTSONA GORREN EGUNA ospatu dugu. Ekintza ugari antolatu dira, eta hoietariko batzuk burutzera Noemi eta Eunate etorri dira. Eta laguntza hori  eskertzeko modua zein izan da? ba nola ez, abesten!! gure "haizearen herrira" max mixa eskaini diegu. Gauza asko ikasi ditugu, eta garrantzitsuena, primeran pasatu dugu!!
Mila esker danei egindako lanagatik!
Grabaketa ez da oso ona, baina profesionalak ez garenez...
Disfrutatu!

Haizearen Herrira Keinu hizkuntzan

Bagoaz ikasturtea amaitzen, eta nola ez, azkenengo abestirako ere, gure eskolako keinu hizkuntzako andereñoen laguntza euki dugu. Mila, mila, mila esker kurtsoan zehar egin duzuen lan guztiagatik!! gozada bat izan da zeuekin lan egitea. Eta datorren urtean, zuek nahi baduzue jarraituko dugu!!
Berriro ere, mila esker: Saioa, Nekane, Tania, Noemi, Vanesa, Saioa eta Nagore!!!
Eta hementxe gure bideoa, danok ikastera!!