BilbaoMusika eskolan

Gaur, BilbaoMusikatik musikari talde eder bat etorri da bisitan, Aikoko Patxi Laborda buru izan delarik.
Euskal Herriko musika tresnak erakustera eta jotzera: Txistua, dultzaina, alboka, panderoa, soinua….. dantza pixkat ere egin dugu!
2. zikloko ikasle eta irakasle primeran pasatu dugu, errepikatzeko moduan egon da eta. 
Gogoratzen dizuet, musika tresnak hauek, edo beste batzuk jotzen ikastea ez dela hain zaila, horretarako musika eskolara hurbildu eta matrikulatu zaitezte, lor dezakezue eta!
Hementxe, beti bezala, argazki eta bideo batzuk.


Joe Satriani

Ideiak burura etortzen direnean, lanean jartzeko momentua izaten da, hori da gaur gertatu zaidana. Gaur goizean, irratian, aspaldian entzuten ez nuen Joe Satrianiren abesti bat entzun eta klin!!! buruan zeozer piztu da, eta etxera heldu bezain laster lanean hasi naiz. 
Ez dut askotan esaten, baina nire ustetan oso lan polita gelditu da.
Gero eta gutxiago falta da eskolara bueltatzeko, beraz hasi prestatzen!!


Boomwhackersekin lanean

Musika tresna berria estrenatzeko momentua heldu da. Presa barik hasiko gara, ariketa errazekin baina aldi berean dibertigarriak.
Taldeko lana, arreta, erritmoa, soinuen altuera, tenpoa…milaka gauza lantzeko.
Mila esker Itziar Sanchez eta Agurtzane Goitiari musika jardunaldietan aurkeztu zuten materiala erabiltzen usteagatik, lan bikaina zuena, wixan gehituta dago.

http://iratxeallend1.wix.com/boomwhackers