Urriak 8: Emil von Sauer

Emil von Sauer, konpositorea, pianojolea, partitura editorea eta piano irakasle alemaniarra, Hamburgon jaio zan 1862ko urriaren 8an, eta Vienan hil zan 1942ko apirilaren 27an.

Bere sasoiko pianojolerik nabarmenetarikoa dogu.

1879an Moskuko kontserbatorioan hasi zan ikasten, Rubinstein maisuagaz. 1884an Listz-en eskutik ikasi eban, bere bizian eta lanean eragin handikoa izanez.

Askorentzat pianista birtuosoa izan da, eta Litsz-en benetako oinordekoa.

Pianorako hainbat obra idatzi ebazan: sonatak, kontzertuak, estudioak, lieder,…





Los comentarios están cerrados.