Azaroak 7: Joan Sutherland

Joan Sutherland, soprano koloratura australiarra, Sidneyen jaio zan 1926ko azaroaren 7an, eta Suitzan hil zan 2010eko urriaren 10ean.

1947an estreinatu zan Sidneyen, Purcellen Dido eta Eneas operako paper nagusia abestuz. Lehenengo urteetan opera barrokoak abestu ebazan. 1952an Europan debutatu eban, Puccini eta Mozarten operakaz.

Arrakasta handia lortu eban bere ibilbidean, konpositore handien operak abestuz eta hainbat diska grabaturik.

1990. urtean erretiratu zan, eta hamar urte beranduago hil zan, larogeita hiru urtegaz.





Los comentarios están cerrados.