Azaroak 5: Peter Hammill

Egilea: Joseba Bilbao

Peter Joseph Andrew Hammill multi-instrumentista, olerkaria eta musikagilea da. Londreseko mendebaldean dagoen Ealing auzoan jaio zen, Ingalaterran, 1948ko azaroaren 5ean.

70eko rock progresiboaren ikono erreferentziala eta aitzindarietako bat da.

Van der Graaf Generator banda britaniarraren sortzaile eta liderra izan zen.

Manchester Unibertsitatean ikasi zuen, eta hor ezaguturiko lagun batzuekaz Van Der Graaf Generator taldearen lehen eraketa sortu zuen,1967an.

1968an bere ikasketak bertan behera utzi eta musikara ekin zuen, gaur arte.