Otsailak 11: Tino Casal

tino casalTino Casal, abeslari eta konpositore asturiarra, Tudela Veguín-en jaio zan 1950eko otsailaren 11ean, eta Madrilen hil zan 1991ko irailaren 21ean.

Pop musika landu eban, Tecno eta New romantic korronteak, hain zuzen ere.

Musikariaz gain, beste artista batzuen ekoizlea izan zan, baita margolaria eta eskultorea ere.

“Movida madrileña” izeneko mugimenduaren adierazle garrantzitsuenetarikoa izan da, bere musikagaitik eta bere ikus-barrokismoagaitik batez ere.

80. hamarkadako musikari ospetsuenetarikoa izan da, eta bere kantak oraindik oso ezagunak dira.

Berrogeita bat urtegaz hil zan, auto istripu baten ondorioz.





Los comentarios están cerrados.