Martxoak 9: Samuel Barber

Samuel Barber, konpositore estatubatuarra, Pensilvanian jaio zan 1910eko martxoaren 9an, eta New Yorken hil zan 1981eko urtarrilaren 23an.

Haur prodijioa, sei urtegaz hasi zan pianoa jotzen eta zazpigaz konposatzen. Filadelfian bete ebazan musika ikasketak.

Orokorrean, bere musika, tradiziozko forma eta armonietan oinarritu eban, melodiaz beteriko abestiak konposatuz.

Bere abestiak, pianoz edo orkestraz lagundurik, XX. mendeko ospetsuenetarikoak dira errepertorio klasikoan.

Barber baritono bikaina zan, eta sasoi batean abestera dedikatzea pentsatu eban.

Balletak, operak, ganbara musika, koralak, pianorako musika,… idatzi ebazan, besteak beste.





Los comentarios están cerrados.