Apirilak 3: Gabriella Ferri

Gabriella Ferri, abeslari italiarra, Erromako “Testaccio” auzoan jaio zen 1942-ko zezeilaren 18-an.

Egun baten Luisa De Santis ezagutu zuen eta alkarrekin abeslari bikote  bat osotu zuten, folk erromatarra berpizteko asmoagaz.

1963-an Milaneko Intra’s Club-ean, Walter Guertler ezagutu zuten eta honek kontratu bat egin zieten, haien lehen 45 RPM-a argitaratuz.

1965-ean Erroman gero eta ospetsuagoak ziren, abesti erromatarrak abestuz, famatuenetarikoa “Sempre” izeneko abestia izanik.

Artista hau 2004-ko apirilak 3-an hil zen Corchianon, bere etxeko 3. solairuko balkoitik jausita. Batzuk dinoe suizidatu egin zela baina ez dago argi egia edo gezurra den.

Egilea: Aratz Urrutia

Bere “Sempre” abestia entzuteko egin klik ondorengo esteka honetan:





Los comentarios están cerrados.