Apirilak 22: Yehudi Menuhin

Yehudi Menuhin, errusiar jatorrizko biolinjolea eta orkestra-zuzendaria, New Yorken jaio zan 1916ko apirilaren 22an, eta Berlinen hil zan 1999ko martxoaren 12an.

Herritartasun bikoitza zeukan: amerikarra eta britaniarra.

Oso gazte hasi zan kontzertuak eskeintzen, bere ibilbide musikalan arrakasta handia lortuz.

1969tik 1975era UNESCO-ko nazioarteko musika kontseiluko lehendakaria izan zan.

Hainbat biolinjole famatu pasatu ziran berak sorturiko eskola eta fundaziotik.

Horrez gain M.U.S.E. proeiktua burutu eban, programa pedagogikoa, Arteen bitartez baloreak lantzeko helburuagaz, kideen arteko harremanak hobetuz, diskriminazioa gutxiagotuz eta tolerantzia bultzatuz.

Giza eskubideen alde lan ugari egin ebazan, hainbat sari eskuratuz.





Los comentarios están cerrados.