Egilea: Maialen Jimenez
Franz Josef Degenhardt (Alemanian jaio zan, 1931ko abenduaren 3an, eta Alemanian bertan hil, 2011ko azaroaren 14an) alemaniar idazle eta musikagile izan zan.
1971. urtera arte Alemaniako Alderdi Sozialistako kide izan zen, eta 1978an Alderdi komunistako kide egin zen. Gero Quickbornera joan zen bizitzera, Hanburgotik gertu, eta literaturan buru-belarri murgildu zan.
Lehen diskoen bidez, burgesiaren aurkako balada abeslari gisa ezagutarazi zuen bere burua. 1986an eta 1988an Hego-mendebaldeko Irratiko abeslari onenaren saria jaso zuen.
(Iturria: Wikipedia)