Lantzean behin, eskolako talde ezberdinak elkarlanean jartzea gustatzen zait. Gustatu baino oso komenigarria ikusten dut: txikiek handiekin eta alderantziz, hartzen duten ardura maila oso ezberdina izaten da eta.
Oraingoan, 2. eta 4. mailako ikasleek "Zapiak airera" egin dute. Batzuk abestu eta zapìekin, besteek aldiz abestu eta perkusioa.
Azkeneko boladan ere, lantzen ditugun abestiei, behin abestia ikasita, abeslarien pista kentzen dizkiet, eta zati instrumentala bakarrik usten dut, ikasleek abeslari bakarrak izanda. Arreta eta belarria lantzeko perfekto.