Apirilak 19: Luis Miguel

Gaur bezalako Apirilak 19 batean, hain zuzen 1970garren urtekoan, Luisito Rey eta Marcela Bastery-ren semea den Luis Miguel abeslari internazionala jaio zen Puerto Ricon kokaturik dagoen San Jorge ospitalean.  .
Mexicon nazionalizatu zen urte batzuk geroago, Luis Miguel Gallego Bastery izenarekin.
Lehen hezkuntzako 5. mailara arte ikasi zuen, ondoren maisu partikularren klaseak hartzeko.
Etengabe haritu izan da bere amaren bila, honetan hainbat milioi dolar gastaturik.
Hori pixka bat alde batera utziz, bere anaietaz arduratu zen eta ahal zuen hoberen hezitu zituen, nahiz eta oso gaztea izan.
Eremu internazionaleko ikuskizunen prentsak, hainbat modutara kalifikatu izan du Luis Miguel, danak positiboki.
Lujo ugari euki izan ditu bere bizitzan zehar, esaterako, Viña del Mar jatetxean gosaltzea, Buenos Airesen askaltzea eta Aruban eguzkia hartzea, guztia egun berberean. Baina ez da dena arrosa kolorekoa izan. Bere bizitzan une latzak ere izan dira: bere gurasoen banaketa, amaren desagerpena eta bere aitaren, Luisito Rey-ren, hilketa.

Egilea: Unai Maguregi




Los comentarios están cerrados.