C@NTAMOS CONTIGO! Koru birtuala

Hemen dozue eskola artean egindako lehen koru birtuala.

Abesbatza, kontinente ezbardinetako ahotsak bat eginda, lankidetza, konpromisoa,….IKT baliabideakaz, hezkuntzak batzen gaitu. (Zuzendaria: Angel Alsasua)

Gure abesbatzako abeslari bi agertzen dira: Lorena Cortijo eta Ainhoa Castrillo, hain zuzen ere.

Zorionak neskak, proiektu eder honetan parte hartzeagaitik!


Ekainak 22: Leire Martínez

  Leire Martínez 1979 ko ekainaren 22 an jaio zan Donostian.

“La Oreja de Van Gogh” talde arrakastatsuaren abeslaria izateagaitik da ezaguna, Amaia Monteroren ordezkoa izanik.

Dagoeneko 6 Gramy eta 3 platinozko diska daukaz eta bizi guztia aurretik.

Abeslaria izateaz gain aktorea ere bada, talentu askorekin gainera, eta bere talderekin egondako “Un viaje al mar muerto” film dokumentala ere egin dau, pila bat sari eskuratuz eta kritika onak jasoz.

Hemen bere abesti eder bat:


Ekainak 21: Juliette Lewis

Juliette Lewis Californiar abeslari eta aktorea da. Neska hau 1971 an jaio zen, ekainak 21ean.

Bere aita,  Goffrey Lewis, aktore famatua zen  eta bere ama diseinatzailea zen.

Oso gazte sartu zen filmen munduan, eta gero musikaren munduan. 1999ko irailaren 9an ezkondu egin zen Steve Berrarekin.

2009-an talde berri batekin agertu zan, alde batera utzi eban bere lehen taldea “Juliette and the licks” eta beste bat sortu eban “Juliette and the New Romantiques” izenarekin.


Ekainak 20: Joseph Martin Kraus

 

Joseph Martin Kraus konpositore suediarra  zan.

1756 ko ekainaren 20 an jaio zen eta 36 urte besterik ez zituela hil egin zen tuberkulosiaren eraginez.

 19 urte zituela Krausek bere lehen konposizioak idaztera jo zuen eta 1777. urtean bi oratorio konposatu zituen.

Lortutako ezagutza hain handia zen,  Estokolmoko Opera errealeko eta Musikako akademiako lehendakari izendatu ebien.