Azaroak 15: Chad Kroeger

Egilea: Unai Markaida

Chad Kroeger, 1974ko azaroaren 15ean jaiotako abeslari eta gitarrista kanadiarra da.

1995ean Nickelback rock banda sortu zuen, post grunge, rock alternatiboa eta hard rock generoak landuz.

Gaur egun taldea berak,  bere anaiak Mike Kroeger (baxua), Ryan Peake-k (gitarra), eta Daniel Adair-ek (bateria) osotzen dute.

2005. urtean “Why Don’t You & I” abestia idatzi eta kanta egin zuen, Santana’s Shamanerako.

2007an Carlos Santanaren “Into the Night” abestian parte hartu zuen, urteko abesti onenetarikotzat hartuz.

Avril Lavigne abeslariarekin ezkonduko da laster.


Azaroak 14: Fanny Mendelssohn

Fanny Mendelssohn, judu-aleman jatorrizko konpositore eta pianojolea, Hamburgon jaio zan 1805eko azaroaren 14an, eta Berlinen hil zan 1847ko maiatzaren 14an.

Felix Mendelssohn konpositore ospetsuaren arreba zan.

Txikitarik erakutsi ebazan gaitasun musikalak, eta horregaitik bere heziketa konposizioaren inguruan eraiki zan.

466 obra konposatu ebazan, euren artean Pianorako hirukotea Op. 11 eta hainbat liburu, pianorako obrakaz eta abestiekaz.

Bere abesti batzuk nebaren izenean argitaratu ziran. “Italia” izeneko abestia Victoria erreginaren gogokoena zan, baina honek Felixek konposatu ebala pentsatzen eban.

1838. urtean estreinatu zan, bere nebaren Pianorako kontzertua n.1 interpretatuz.


Azaroak 13: Maurice Ohana

Egilea: Gorka Lapsa

Maurice Ohana, Casablancan jaio zen 1993ko ekainaren 12an, eta Parisen hil zan 1992ko azaroaren 13an. Konpositore eta pianojole frantziarra da.

Hasiera batean pianojole moduan aritu zan baina ez eban lortuarrakasta handirik, eta horregaitik konposizioari ekin zion.

Bere lanen artean obra sinfonikoak, ganbara lanak, musika korala eta instrumentala dagoz, eta  Syllabaire pour Phedre (1967) izeneko ganbarako opera aipatu daikegu, besteak beste.

Maurice Ohanak 10 kordako gitarra bat asmatu zuen.

Bere epitafioa konposatu eban, El canto del cisne izenekoa.

Marruekosen jaio arren eta 30. hamarkadatik Frantzian bizi, herritartasun britanikoa eukan, bere aita  Gibraltarren jaiotako andaluziarra zalako, eta 1976. urtera arte ez eban lortu herritartasun frantseza. 


Azaroak 12: Neil Young

 Egilea: Jonan Juarez

Neil Percival Young (Toronto, Ontario, Canada, 1945aren azaroaren 12)  musiko eta konpositore kanadiarra da, eta bere garaiko hoberenetarikoalez hartzen da.

Young-ek, 1966an, Buffalo Springfield sortu zuen, Stephen Stills eta Richie Furayrekin.

1969an Crosby, Stills & Nash taldean sartu zen eta bakarlari moduan ere aritu zen. Bere ibilbidean 40 urte daramatza eta 34 album argitaratu ditu dagoeneko.

Rock, folk rock, hard rock eta country rock dira bere generoak etabere instrumentoak gitarra, harmonika, teklatuak eta banjoa dira.