Autor: biotzf
-
Ekainak 11: Richard Strauss
Richard George Strauss Munichen jaio zan, 1864ko ekainaren 11ean, eta Bavieran hil zan 1949ko irailaren 8an.Erromantizismo beranduko konpositore eta zuzendari garrantzitsu hau oso ezaguna da bere opera, lied eta poema sinfonikogaitik.
Straussen musikak izugarrizko eragina euki eban XX. mendeko musikaren garapenean.
Obra ezegunenetarikoak: Salomé, Elektra, Don Juan, Horrela hitz egin zuen Zarathustrak, Metamorphosen,…

-
Ekainak 9: Carl Nielsen
Egilea: Itsaso Urresti
Carl Nielsen 1865eko ekainak 9an jaio zen Sortelung-en (Odense), eta 1931n hil zan Kopenhage, Danimarkan.Daniar zuzendari, biolinjole eta konpositorea izan zen. Bere familia pobrea bazen be, berak pianoa eta biolina joten ikasi zuen. Haizezko beste hainbat instrumentu ere jotzen ikasi zituen, Odenseko talde militar batean egin zuen lanari esker.Bere lehen klaseak bere aitak eman zizkion eta ostean Kopenhageko kontserbatorioan biolina joten eta musikako teoria ikasi zituen, non 1915etik aurrera irakasle moduan lanean hasi zen.
1894ean bere lehen sinfonia estreinatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Hala ere, 1896an Berlinen interpretatu zenean ezin besteko exitoa euki zuen. Data horretatik aurrera gero eta famatuagoa egiten hasi zen.
Kopenhageko “Teatro real” kontserbatorioan biolina jotzen jarraitu zuen 1905rarte eta hortik aurrera klaseak ematen hasi zen Kopenhageko “Real Danes” kontserbatorioan.

-
Ekainak 8: Tomaso Albinoni
Egilea: Ane Tuñez
Tomaso Albinoni, Venezian jaio zen 1671ko ekainaren 8an, beraz barroko aroko musikagilea izan zen. 1705ean eskondu zen. Ez zuen elizan edo kortean lan egiteko premiarik, eta horrek bere garaiko desberdinena egin zuen.
1722an Maximiliano II Manuel de Bavierak bere kontzertuetako 2 opera zuzentzea eskaini zion Munichen.
Nahiz eta bere sasoian opera konpositore famatua izan, gaur egun bere musika instrumentalagatik da ezaguna.

-
Ekainak 7: Eric Kretz
Egilea: Mikel Romon
Eric Kretz 1966-ko ekainak 7 an jaio zan. Musikari estatubatuarra, Stone Temple Pilots taldeko kidea izan zan, baita Talk Show eta Spiralarmas-ekoa ere.
Ez eban parte hartu taldeko abesti askoren konposizioetan, ospetsuenak Plush eta Trippin’ on a Hole in a Paper Heart izanik.
Gaur egun, Los Angelesen dagozan “Bomb Shelter” estudioetako jabea da.

