Irailak 23: The Boss

Bruce Frederick Joseph Springsteen, abeslari, konpositore eta gitarrajole estatubatuarra, New Jerseyen jaio zan 1949ko irailaren 23an.

Rock eta Folk rock estiloak lantzen dauz The Boss ezizenez ezagutzen dan musikari honek.

E Street Band rock taldeagaz hainbat grabazio eta kontzertu egin dauz bere ibilbidearen zehar, arrakasta handia lortuz.

Bruce Springsteenek hogei Grammy, Urrezko Globo bi eta Oscar bat irabazi dauz, besteak beste.

Estatu Batuetan 65 miloi diska saldu dauz eta 100 miloi mundu osoan.

Hiru alditan etorri da Euskal Herrira kontzertuak eskeintzera.


Irailak 22: Andrea Bocelli

Andrea Bocelli, tenore eta musikari italiarra, Toscanan jaio zan 1958ko irailaren 22an.

Zortzi opera grabatu dauz: Andrea Chénier, Carmen, La Bohème, Il Trovatore, Cavalleria Rusticana, Pagliacci, Werther eta Tosca.

Pop eta abesti klasikoen diskak ere grabatu dauz, danatara 70 miloi diska salduz mundu osoan.

Abestuz gain pianoa, saxofoia, flauta, harpa, tronpeta, tronboia, gitarra eta danborrak jotzen dauz.

Hamabi urtegaz ikusmena galdu eban, baina hau ez da izan eragozpena zuzenbidea eta kantua batera ikasteko.

Hainbat artistekin kolaboratu dau:  Bono, Céline Dion, Christina Aguilera, Dulce Pontes, Eros Ramazzotti, José Carreras, Laura Pausini, Luciano Pavarotti, Marta Sánchez, Michael Jackson, Natalie Cole, Plácido Domingo, Sarah Brightman, Stevie Wonder, Zucchero,… besteak beste.

Bere ibilbide musikalean sari eta ohore asko lortu dauz.


Irailak 21: Leonard Cohen

Leonard Cohen, abeslari, konpositore, olerkari eta nobelagile kanadiarra, Montrealen jaio zan 1934ko irailaren 21ean.

Kanada eta Quebec-eko Ordenetako kidea da.

2011ko ekainaren 1ean Letratako Asturiasko Printzearen saria lortu dau.

Folk, Folk Rock, Rock eta  Spoken word estiloak lantzen dauz.

Gitarra, pianoa, teklatuak eta sintetizadorea jotzen dauz.

Kantautore moduan oso ezaguna da mundu guztian eta bere abestiak hainbat aldiz bertsionatu dira. Abestien gai nagusiak maitasuna, sexua, erlijioa, gogoaren beheraldia eta musika dira eskuarki.

Bere ahots zakar eta monotonoagatik gehi bere abestien hitzakatik “depresio eta goibeltasunaren musikaria” bezala ezagutzen da.


Irailak 20: Nuno Bettencourt

Nuno Bettencourt, gitarrajole portugaldarra, 1966ko irailaren 20an jaio zan.

Extreme taldeko kidea izan da eta arrakasta handia lortu eban “More than words”, “Hole hearted” eta “Rest in peace” abestiekaz.

Hard rock, Funk metal, Heavy metal, Glam metal eta Alternative rock estiloak lantzen dauz.

Gitarrajoleaz gain abeslaria da, eta bateria, baxua, teklatuak, pianoa, eta organoa jotzen dauz.

Gitarra jotzerakoan Eddie Van Halen eta Brian May-en eragina igartzen da.

1995. urtean Extreme utzi eban eta bere ibilbidea bakarlari moduan hasi eban.


Irailak 19: Candle in the wind

“Candle in the wind” abestiaren 100.000 kopi saldu ziran Espainian 1997ko irailaren 19an.

Abesti orijinala 1973. urtean sortu zan, Marilyn Monroe artistaren oroimenez, Elton Johnen musikagaz eta Bernie Taupinen hitzakaz.

1997. urtean Elton Johnek  bertsio barria abestu eban, Galeseko Diana printzesaren hileta- elizkizunean.

Single bezala kaleratu zan, abesti orijinalak baino arrakasta handiagoa lortuz.

Hainbat herrialdetan lehen postura heldu zan eta 37 miloi kopi saldu ziran mundu guztian, inoiz gehien salduriko single-a izanik.