Txirula: RASTA STAR

Kurtso barria gogoz eta erritmo onagaz hasteko, abesti barri bat ikasiko dogu: RASTA STAR.

Mª Jesús Caminoren “Clase de música 2.0″ blog barritik hartu dot, eta ziur nago zuon gustokoa izango dala.

Wix honetan ikasteko hiru era ezbardin daukazuez:

  1. Partitura eta basea

  2. Partitura interaktiboa

  3. Bideoaren bidez  (DonLu maisuak eskeinita)

 


Irailak 18: Francesca Caccini

Francesca Caccini 1578ko irailaren 18an jaio zan, eta 1640. urtean hil zala uste da.

Barroko hasierako konpositore, abeslari, musika irakaslea eta olerkari italiarra, opera konposatzen lehen emakumea izan zan.

Giulio Caccini konpositore eta abeslariaren alaba zan.

Lehen emanaldia abeslari gisa Frantziako Enrique IV.aren eta Medicisko Mariaren ezkontzan izan zan, 1600. urtean.

Hasieran bere gurasoekaz, neba eta aizpagaz ekitaldiak eskeintzen ebazan, Concerto Caccini taldea osotuz, baina geroago bere aizpa Settimiagaz eta Vittoria Archilei musikari erromatarragaz batu zan, saoi honetan konpositore bezala gehiago arituz.

1625ean La liberazione di Ruggiero dall’isola d’Alcina operagaz arrakasta handia lortu eban.

Operaz gain, lan erlijiosoak, sekularrak, ahots musika eta instrumentala idatzi ebazan.


Irailak 17: Anastacia

Anastacia Lyn Newkirk, abeslari eta konpositore estatubatuarra, Chicagon jaio zan, 1968ko irailaren 17an.

Bere ibilbidea 2000. urtean hasi zan, Not That Kind diskagaz. 2005ean Pieces of a Dream diska kaleratu eban, 20.000.000 kopia salduz.

Soul, R&B, Soul Rock, Pop eta Sprock (soul, rock eta pop nahastuta) estiloak lantzen dauz eta bere ahotsa soprano dramatikoaren tesituran kokatzen da.

“The Blonde Black” bezala ezagutzen da.

2003an bularreko minbizia dala eta, operatu ostean, tratamendua jarraitu eban.

Gaur egun diska barri bat prestatzen hari da, 2012ko udazkenean kaleratzeko asmoz.


Irailak 16: B.B.King

Riley B. King (B.B. King), Misisipin jaio zan 1925eko irailaren 16an.

Gitarrajole eta konpositore famatua, blues eta jazz blues estiloak lantzen dauz.

Rolling Stone aldizkariak bizirik dagoen gitarrista hoberenatzat hartzen dau, eta bere zerrendako hirugarren postuan jarri dau, Jimi Hendrix eta Duane Allman-en atzetik.

Haurren musika heziketaren defendatzaile gogorra da, eta “Little Kids Rock” erakundearen jarraitzaile ofiziala da. Erakunde honek Estatu Batuetako eskola publikoak  musika tresnez eta musika ikasgaiaz dohain hornitzen dauz.

Blues Brothers 2000 filman parte hartu eban, auto saltzaile bezala.

Frank Sinatraren zale amorratua da.